2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
21/2017 aldaketa aurrekontuan, “kreditu bereziaren” bidez.
Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2017ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu bereziaren 21/2017 espedientea, 2017ko aurrekontuari dagokiona.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2017ko irailaren 18ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, argitara ematen da iragarkia.
Kreditu berezia:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
1 1532 6190001 | Kaleak asfaltatzea | 75.350,00 |
GUZTIRA | 75.350,00 |
Aurreko kreditu aldaketa ondoko partida honen kargura finantzatuko da:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA |
| Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina | 75.350,00 |
GUZTIRA | 75.350,00 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2017ko urriaren 10ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1711786