205. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoa, 2017-2019 aldirako. Onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzen plan estrategikoa, 2017-2019 aldirako.

Erabakian ezarri zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko zela, publizitatea emateko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 221.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz.

Noain Elortzibarren, 2017ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1711765