205. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak egiteko espedientea, Noain Elortzibarko Udalaren Kirol Patronatuaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Noain Elortzibarko Udalaren Kirol Patronatuaren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan egin aldaketen gaineko espediente bat.

Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2017ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1711764