205. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Noain Elortzibarko Udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen kirol instalazioetan zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (44. ordenantza).
Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa, Noain Elortzibarko Udalaren kirol instalazioetan Noaingo Udalaren Kirol Patronatuak kudeatzen dituen zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (44. ordenantza).

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean 30 egunean, haren aurkako erreklamazioak eta/edo alegazioak aurkezteko aukera izan dadin.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da, baldin eta erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkezten ez bada.

Noain Elortzibarren, 2017ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1711763