205. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

115/2017 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren ekainaren 22ko 84/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, 2017ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko eta likidatzeko arauak eta 2018ko ekitaldia irekitzekoak onetsi ziren (2017ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 4koa).

Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak ekainaren 22an emandako 84/2017 Foru Aginduaren bidez, 2017ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko eta likidatzeko arauak eta 2018ko ekitaldia irekitzekoak onetsi dira.

2017ko ekitaldia likidatzeko eta ixteko eragiketak eraginkortasun handiagoarekin egiteko asmoz, beharrezkoa da egutegi bat ezartzea finantza eta kontabilitate arloko kudeaketaren gaineko eragiketentzat eta, orobat, jarduketa bakoitza izapidetzeko eta hurrengo ekitaldia irekitzeko mugaegunak zehaztea, 84/2017 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

Dena dela, 84/2017 Foru Agindu horrek 2017ko ekitaldi honetan aplikatzeak ekar ditzakeen zailtasun batzuk konpontzeko asmoz, espedienteen fiskalizazioari buruzko 1.1.3 apartatua aldatzea proposatzen da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Ekainaren 22ko 84/2017 Foru Aginduaren eranskineko 1.1.3 apartatua aldatzea, honela idatzita geldituko baita:

“Espedienteen fiskalizazioa aldekoa izan dadin, administrazio egintza ekitaldi berean egin beharko da. Sisteman 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen sartzen diren fakturen kasuan, 1.1.5.1 puntuan adierazitako baldintzak betetzen badituzte eta ordainduak izateko ebazpenik behar ez badute, haien fiskalizazioa urtarrilaren 16ra arte egiten ahalko da.

Abenduaren 15etik aurrera, fiskalizazioa egiteko orduan lehentasuna izanen dute obligazioen aitorpenarekin lotutako espedienteek.”

2. artikulua. Foru agindu hau Nafarroako Parlamentuari, Kontuen Ganberari, Arartekoari, Nafarroako Kontseiluari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, erakunde autonomoei, sozietate eta fundazio publikoei, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari eta kontu-hartzailetza delegatuei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, orok jakiteko eta aplikatzeko.

Iruñean, 2017ko irailaren 27an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1711165