1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
68/2017 EBAZPENA, urriaren 11koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Orisoaingo balorazio txostena onesten duena.
Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 27ko 55/2017 Ebazpenaren bidez, Orisoaingo balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zen.
2017ko urriaren 10ean egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT
Lehena.–Orisoaingo balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2017ko urriaren 10eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Halaber, interesdun guztiei adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Orisoaingo Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.
Iruñean, 2017ko urriaren 11n.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.
Iragarkiaren kodea: F1711745