1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko urriaren 11n hartua. Honen bidez foru intereseko inbertsio deklaratzen da Cárnicas Galar SLk sustatutako enpresa-proiektua.
Cárnicas Galar SLk, 2017ko irailaren 15ean, eskatu zuen foru intereseko deklara zedila La Nava industrialdean (Tafalla) dagoen haragi-industria handitzeko inbertsio-proiektua.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusiak ebaluatu du inbertsio-proiektu hori, non proposatzen baita, kontuan harturik enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, foru intereseko inbertsio deklaratzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori).
Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Foru intereseko deklaratzea La Nava industrialdean (Tafalla) dagoen haragi-industria handitzeko inbertsio-proiektua, Cárnicas Galar SLk sustatua, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako (Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzkoa da foru lege hori). Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.
2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Batzordeari igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Cárnicas Galar SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko urriaren 11n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1711723