2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
QUEILES IBARREKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Queiles Ibarreko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarreko kideen ordainsarietan
Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko irailaren 20an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Bilkura-sariak finkatzea:
Erabateko dedikazioa edo partziala izateagatik ordainsariak jasotzen dituzten kideek izan ezik, beste guztiek 75na euro gordin jasoko dute batzarrak egiten duen bilkura bakoitzean parte hartzeagatik.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Cascanten, 2017ko irailaren 22an.–Burua, Carlos Mendez Cano.
Iragarkiaren kodea: L1711811