204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko batzarrak, 2017ko urriaren 9an, erabaki hau hartu du:

Hasiera batean onesten da aurrekontuko 1/2017 aldaketa, kreditu berezi bati buruzkoa:

Gastuetan aldatu beharreko partidak:

–Aurrekontuko 1611-6320010 partida: 16.000 euro.

Finantzaketa:

–Aurrekontuko 7508010 partida: Toki Inbertsioen Planaren diru-laguntza: 12.800 euro.

–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 3.200 euro.

Finantzaketa, guztira: 16.000 euro.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Zangozan, 2017ko urriaren 11n.–Mankomunitateko burua, Lucía Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L1711750