2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018rako uraren tarifak. Hasierako onespena
Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko urriaren 9an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen uraren 2018. urteko tarifak, eta 0,52 euro/m³ izanen da uraren goi hornidurarako.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, ezarritako tarifak jendaurrean egonen dira 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.
Zangozan, 2017ko urriaren 11n.–Mankomunitateko burua, Lucía Echegoyen Ojer.
Iragarkiaren kodea: L1711718