2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Bidausi Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko urriaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2017ko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Garraldan, 2017ko urriaren 11n.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Juampérez Huarte.
Iragarkiaren kodea: L1711708