204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Aldaketa Batzarraren ordenantzetan. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak (bertaratutako hogeita lau kideek), 2017ko irailaren 30ean egin bilkuran, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1.–Hasiera batez onestea Lokiz Mendiko ordenantzen 54. artikuluaren aldaketa; honelaxe geratuko da:

“Lokiz Mendiko herri partzuerretako abeltzainek, beren abereek herri-larrea aprobetxatzeagatik, honako kanon hau pagatu beharko dute urtean:

–Behi edo zaldi aziendako buru bakoitzeko: 4 euro.

–Ardi edo ahuntz aziendako buru bakoitzeko: 0,60 euro.”

2.–Aipatu espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Batzarraren iragarki-oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

3.–Zehaztea larreak aprobetxatzeko kanonaren aldaketa hori 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dela.

Zudairin, 2017ko irailaren 30ean.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L1711748