204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

2018ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Lokiz Mendiko Batzarrak, 2017ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko atalean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin, 2017ko irailaren 30ean.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L1711730