204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Datu pertsonalen fitxategia sortzea

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Aipatutako lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

ERABAKI DA:

1. Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategia sortu da, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta lege hori garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

2. Fitxategiaren eranskinean zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egongo da.

3. 15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategia jakinarazi egingo da, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba dadin; horretarako hogeita hamar eguneko epea izango da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

4. Osoko bilkuran hartutako erabaki honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: bideozaintza.

a) Fitxategiaren identifikazioa, izena zehaztuta, baita haren helburuaren deskribapena eta aurreikusitako erabilerak ere.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: bideozaintza.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: bideozaintza eta segurtasun pribatua, eraikinen sarbideen kontrola.

b) Datuen jatorria, zehaztuta datu pertsonalak zein pertsona edo talderi buruz lortu nahi diren edo zein diren datu horiek ematera behartuta daudenak, zein den datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.

b.1) Taldea: bideozaintza sistemak dauzkaten udal eraikinetan sartzen den edozein herritar (enplegatuak, herritarrak, egoiliarrak).

b.2) Jatorria:

Interesduna bera.

Datuak nola biltzen diren: bideozaintzako sistema.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

Identifikazio datuak: irudia/ahotsa.

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Agintaritza judizialei, segurtasun indar eta kidegoei (badago baimentzen dituen arau arauemaile bat: Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Legearen 22.2 artikulua).

e) Hirugarren herrialdeei aurreikusitako nazioarteko transferentziak:

Ez da datuen tratamendurik egingo Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, edo ez dago aurreikusita.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Villatuertako Udala.

g) Datuak ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubidea zer zerbitzu edo unitatetan erabili:

Villatuertako Udaleko egoitza.

Kale Berria 22, 31132 Villatuerta (Nafarroa).

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Villatuertan, 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1711641