2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Lan egutegia, 2018ko ekitaldirako
Ultzamako Udalak, 2017ko urriaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen Ultzamako Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea; hala, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak 2018an zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:
–Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a, larunbata: Errege eguna.
–Martxoaren 8a, osteguna: Emakumeen Eguna (herriko festa).
–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a, asteartea: Langilearen Eguna.
–Abuztuaren 3a, ostirala: Larraintzarko bestak, 3 ordu.
–Abuztuaren 15a, asteazkena: Jasokundeko Andre Maria.
–Urriaren 12a, ostirala: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 1a, osteguna: Santu guztien eguna.
–Abenduaren 3a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).
–Abenduaren 6a, osteguna: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a, larunbata: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a, asteartea: Eguberria.
Gainera 4 jaiegun eta 3 ordu gehiago ezarri dira, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.
Orobat, baliogabeak izango dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
Ultzamako Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izango da eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da, 07:30etik 15:20ra bitarte.
A) Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:30etik 14:30era izango da.
B) Organo administratibo eskudunek erregelamenduz ezarritako oporrak emango dituzte, gisa honetan: oporraldi luze bat edo bi eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte bakarrik, zerbitzuko beharrek hala uzten dutenean.
Horrez gainera, langileek probesteko 3 egun izango dira, norberaren aferetarako, Alkatetzari aurretik behar beste denboraz eskatu eta arrazoitu behar zaizkionak.
C) Aitzineko A) atalean ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta lanaldi berezi suerteren bat dutenei, ezta ikastetxeari atxikitako langileei ere, horiek beren lan egutegia izango baitute; hala ere, orokorrean ezarrita dagoen urteko lanordu kopurua errespetatu beharko dute.
Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena baldintzatuko du 2018rako orokorrean Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen denak. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.
Larraintzarren (Ultzama), 2017ko urriaren 5ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1711790