204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Xehetasun-azterketa “La Nava handitzeko Udalez gaindiko
Plan Sektorialeko” A3’ lurzatian. Hasiera bateko onespena

Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, “La Nava industrialdea handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko” A3’ lurzatian, Cárnicas Galar SLk sustatua, lurzatiko gehieneko lerrokadurak aldatzearren, eraikina eta ondoko lurzatietako eraikinak errazago lotzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2017ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1711793