2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Hiri-jarduketarako plan berezia HAPOko UC-93 unitateari dagokionez, A4, A5, A6 eta A7 lurzatietan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Tafallako HAPOko UC-93 unitateari dagokionez, A4, A5, A6 eta A7 lurzatietan (5. poligonoko 293, 294 eta 295. lurzatiak), Cárnicas Galar SLk sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egongo da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2017ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1711792