2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Herri-lurretako loteen esleipena
Arturo Goldaracena Asa, Tafallako (Nafarroa) Udaleko alkate udalburuak,
“Aditzera ematen du: Herri-lurretako lehorreko lurren urtebeterako eta 2. eskuko loteak esleitzeko epea bururaturik, bidezko da lote horiek berriz ere esleitzea, urtebeterako; beraz, Tafallako Udalaren mugarteko herri-lurretako ondasunen administrazioari, erabilerari, defentsari, berreskuratzeari eta aprobetxamenduari buruzko ordenantzan ezarritakoarekin bat, 15 eguneko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, aipatu ordenantzan adierazitako baldintzak betetzen dituztenek behar den eskabidea aurkez dezaten Bulego Bakarrean (Erregistro Orokorra), delako ordenantzan aipatzen diren alderdiak jasorik.
Ediktu bidez ematen da argitara, orok jakin dezan”.
Tafallan, 2017ko urriaren 11n.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1711709