204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Aldaketa, peñetarako lokalak arautzen dituen ordenantzan.
Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2017ko maiatzaren 31n eginiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa peñetarako lokalak arautzen dituen ordenantzan.

Horren iragarkia 2017ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an eta, geroztik, hogeita hamar egun baliodunean jendaurrean egon ondoan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, ez da jaso erreklamazio, kexa edo oharrik.

Horren ondorioz, delako aldaketa, peñetarako lokalak arautzen dituen ordenantzan, behin betiko onetsitzat jo da eta behin-behineko onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da; indarra har dezan haren testu osoa argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aipatu aldaketak eragina du agindu eta eranskin hauetan. Horrela gelditu dira idatzirik:

–4.1.h) artikuluaren idazketa horrela aldatu da:

“h) Eraikinaren egiturazko egonkortasunaren ziurtagiria eta lokalak suteen aurkako segurtasun araudia betetzea, teknikari eskudun batek sinatua eta dagokion profesionalen elkargoak ikus-onetsia”.

–5. eranskina kendu egin da.

–1. eranskinean, B:

  • 9. puntua gehitu da, horrela idatzia: “Eraikinaren egiturazko egonkortasunaren ziurtagiria eta lokalak suteen aurkako segurtasun araudia betetzea, teknikari eskudun batek sinatua eta dagokion profesionalen elkargoak ikus-onetsia”.
  • 10. puntua gehitu da, horrela idatzia: “Lokalerako berariazko ziurtagiria, non jasoko baita lokalaren suteen aurkako babes neurriak enpresa homologatu batek egin dituela eta bere zereginak betetzeko baldintza egokietan dagoela”.

Ribaforadan, 2017ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1711756