204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egongo dela, Udalaren Hirigintzako bulegoetan –jardueretarako lizentziak–, hamabost egun baliodunean, behin iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Espedientearen zenbakia: 2710951. Sustatzailea: Biacom Artículos Metálicos SL. Jarduera: aroztegi metalikoa. Kokalekua: Escopar industrialdea, C kalea, 5 zenbakia (1. poligonoko 1286-1287. lurzatiak).

Azkoienen, 2017ko urriaren 11n.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1711707