204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten. Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.

Espedientea: 2017-1956. Titularra: B71037253 Icer Rail SL. Ordezkaria: 72687745 Yolanda Izuriaga Usar. Jarduera: trenbiderako marruskadurazko materiala fabrikatzea. Kokalekua: Agustinos - I. unitate integratua, G kalea, z.g.

Iruñean, 2017ko urriaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1711713