2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
7/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2017ko urriaren 16an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 214 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, 2017ko aurrekontuko gastuen 9200,62200 partidari dagokionez (Udalaren efizientzia energetikorako obrak), baliabide atxikien diruzaintzako gerakinaren kargura finantzatua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Oteitzan, 2017ko urriaren 16an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1711800