1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Osasuneko zuzendari nagusiak irailaren 7an emandako 2743/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, garun-paralisia edo antzeko prozesu neurologikoak diagnostikatuak dituzten hamasei urtetik beherako pertsonek 2017ko urritik 2018ko irailera bitarte Petö metodoaren tratamendua hartzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi dira.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 365310.
Iruñean, 2017ko irailaren 7an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Luis Gabilondo Pujol.
Iragarkiaren kodea: F1711658