2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
5/2017 aldaketa aurrekontuan.
Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2017ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 41.250,00 euroko kreditu-gehigarrien espedientea, 2017ko aurrekontuko gastuen 3410,48202 partidari dagokionez (diru-laguntza Idoya kirol elkarteari). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Oteitzan, 2017ko urriaren 16an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1711782