204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Laburpena, Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntzen deialdi publikoarena, 2017. urtea

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke: DDBN (identifikazioa): 366533.

Xedea: Garapen bidean dauden herrialdeetan gauzatuko diren proiektuak kofinantzatu nahi dira, diru-laguntzak emanda. Proiektu horien helburua izanen da pobreziari aurka egitea eta tokian tokiko giza garapena sustatzea hainbat arlotan: hezkuntza, prestakuntza, osasuna, etxebizitza, giza eskubideen defentsa, garapen ekonomikoa edo azpiegiturak herrietako edo hirietako komunitateendako, komunitateek eta horien ordezkariek zuzeneko parte hartzea dutelarik proposatu, kudeatu eta gauzatzean eta, orobat, arreta berezia ematen dietelarik ingurumenaren gaineko eraginari eta baliabide naturalen erabilera jasangarriari.

Aurrekontua: Diru-laguntzen ordainketa kontu-sail honen kargura izango da: 0-2391-7820000 “Diru-laguntzak, Hirugarren Munduari laguntzeko inberts.”, Noain-Elortzibarko Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrekoa. Gehienez ere, guztira, 34.400,00 euro emanen dira.

Eskaeren aurkezpena:

Eskabideak Noain Elortzibarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foruen plaza, 3, Noain), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazten diren lekuetako edozeinetan. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2017ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1711814