2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko
epea, 2017ko bigarren seihilekoari dagokionez
Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2017ko bigarren seihilekoaren kobrantza. Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, azaroaren 1etik abenduaren 1era, biak barne.
Ordainketak helbideraturik dituztenei subjektu pasiboek emandako banku-kontuan kargatuko zaie.
Zergak helbideratu gabe dituztenek udalerriko edozein banku-entitatetan ordaindu beharko dute. Ordainagiriarekin udal bulegoetara joan beharko dute 10:30etik 14:00etara, jatorrizko ordainagiria jasotzeko, borondatez ordaintzeko epea bukatu arte.
Ohartarazten da ezen, borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Murchanten, 2017ko urriaren 16an.–Alkate udalburua, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1711831