204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 906. lurzatian.
Hasierako onespena

Alkatetzak, 2017ko urriaren 9an emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen “xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 906. lurzartian”, José Manuel Menéndez Gonzálezek sustatua, hirigintzako udal planeamenduan aurreikusitako antolamendua egokitzeko, San Francisco Javier etorbideko 17. zenbakian dagoen 3. poligonoko 906. lurzatiko bolumenen berrantolamenduari dagokionez; Miranda Argako planeamenduko arau subsidiarioak behin betiko onetsi ziren 1989ko irailaren 8an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Miranda Argan, 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1711703