2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2017ko irailaren 29an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hauek hartu zituen, bertzeak bertze:
“1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2018. urterako; %0,4787an mantenduko da (2014. urtetik indarrean dagoena bera).
2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga-tasa ez igotzea 2018. urterako; %0,4366an mantenduko da (2014. urtetik indarrean dagoena bera).
3. Erabaki hau 30 egunez jendaurrean ikusgai edukitzea, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan iragarrita, herritarrek eta legezko interesdunek espedientea aztertu ahal dezaten.
4. Aurreko puntuan aipatu den epean erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik ez balego, zerga-tasa horiek behin betiko onetsitzat emanen dira. Kasu horretan, lege-ondorioak izan ditzan, egoera hori, behin betiko testuarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.”
Lesakan, 2017ko urriaren 10ean.–Alkatea, Jose Luis Echegaray Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1711778