2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Aldaketa, lankidetza proiektuentzako laguntzen deialdia
arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2017ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, lankidetza proiektuentzako laguntzen deialdia (espediente zenbakia 2017APOR0002) arautzen duen ordenantzaren 9. oinarrian, kako zuzenen artean agertzen den testua gehitu baitzaio:
“Bederatzigarrena.–Diru-laguntzak Udalaren Alkatetzaren Ebazpenaren bidez emanen dira, ebaluazio batzordearen aurretiko txostena ikusi ondotik, hirugarren mundurako laguntzak izeneko berariazko partidaren kargura. [Balorazio onena duten 5 proiektuei emanen zaie eta soberakina baldin badago, hurrengo proiektuari edo honen ondorengoei, partida agortu arte]”.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsiko da.
Uharten, 2017ko urriaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L1711663