2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
2018ko ekitaldirako zerga-tasak. Hasierako onespena
Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutako aginduak, Cintruenigoko Udalak, 2017ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoz erabaki zuen 2018ko ekitaldirako karga-tasak onestea, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagokienez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udaleko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela adierazitako epean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu.
Cintruenigon, 2017ko urriaren 6an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1711675