2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
Lur-ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa
borondatez ordaintzeko epea
Aditzera ematen da landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2017ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea 2017ko urriaren 25ean hasi eta azaroaren 27an bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Kutxabanken Udalak dituen banku-kontuetara transferentzia eginez epe horretan.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2017ko urriaren 25ean.
Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera, eta derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko direla, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Cabredon, 2017ko urriaren 13an.–Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1711824