2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Tasak eta prezio publikoen tarifak aldatzeko hasiera batez onestea, 2018ko ekitaldia
2017ko urriaren 4an Udalak egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen akordioa onartu zuen:
1) 2018ko ekitaldirako honako prezio publiko eta tasa hauen tarifak, espedientean daudenak, hasiera batez aldatzeko onartzea (%1,8ko igoera, Nafarroako 2016ko KPIari jarraikiz):
–Bide publikoko lurpea, hegalkina eta lurzoruaren aprobetxamendu bereziengatiko tasak.
–Agiriak tramitatu eta luzatzeagatiko tasak.
–Udal kirol Instalazioak erabiltzeagatiko tasak.
–Irekitze baimenarengatiko tasak.
–Animalia arriskutsuak eta bestelakoak edukitzeagatiko tasak.
–Musika Eskolako tasak.
–Saneamendu eta ur hornidurarengatiko tasak.
–Trafiko isunak.
2) Tarifa hauek jendaurrean paratzea 30 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu eta gero, herritarrek eta bidezko interesa dutenek denbora horretan espedientea aztertzeko aukera izan dezaten.
3) Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada lehen aipatutako epean, hasierako onespen hau behin betiko bilakatuko da. Kasu honetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hau, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4) Behin betiko onespenaren ondoren, Nafarroako Gobernuaren Ordenantza Fiskalen Erregistrora aldaketa hauek bidaltzea.
Beran, 2017ko urriaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L1711726