2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARTAXO
Proiektua, Artaxoko (Longida, Nafarroa) ur zikinen araztegirako
eta inguruko finketara sartzeko bidea egokitzekoa.
Behin betiko onespena
Artaxoko Kontzejuak, 2017ko irailaren 29an egin bilkuran, jendaurreko epean aurkeztutako alegazioa ebatzi zuen eta behin betiko onetsi zuen proiektua, “Artaxoko (Longida, Nafarroa) ur zikinen araztegirako eta inguruko finketara sartzeko bidea egokitzekoa”, baita horrek ukitako ondasun eta eskubideak ere.
Longidako Udalak, 2017ko urriaren 4an egin osoko bilkuran, berretsi zituen alegazioari emandako erantzuna, aipatutako proiektuaren onespena eta horrek ukitako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Hona hemen erabakiaren laburpena hitzez hitz:
Lehenbizikoa.–“Artaxoko (Longida, Nafarroa) ur zikinen araztegirako eta inguruko finketara sartzeko bidea egokitzeko” proiektua behin betiko onestea, baita ukitako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Aurkeztu den alegazioa azalpen zatian adierazi bezala ebatzi da eta proiektua onestearekin batera, onura publikoaren adierazpena eta okupatu beharra ere onetsi dira inplizituki.
Bigarrena.–Organo eskuduna denez gero, Nafarroako Gobernuari eskatzea presazkoa deklara dezala ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, ur zikinen araztegiari eta inguruko finkei sarbidea eman behar baitzaie.
Hirugarrena.–Behar den kreditu kopurua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.
Laugarrena.–Erabaki hau Longidako Udalari igortzea, berrespena eman diezaion.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Artaxoko Kontzejuaren eta Longidako Udalaren iragarki oholean argitaratzea.
Seigarrena.–Erabaki hau alegatzaileari jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:
Berraztertzeko errekurtsoa Artaxoko Kontzejuan, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salan, jakinarazpen honen biharamunetik bi hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, erabaki honen jakinarazpen egunaren ondoko hilabetean.
Artaxon, 2017ko irailaren 29an.–Kontzejuko burua, Lidia Rodríguez Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1711682