204. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Garbiketa lantaldeko ofizial lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritzeko deialdia

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako zuzendaritzak 2017ko urriaren 6an emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

–Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Gizarte-enpleguko garbiketa lantaldeko ofizial lanpostuan aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.

Iruñean, 2017ko urriaren 6an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1711775