1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA. Arbizuko udal-mugartean eginen den buztinak ateratzeko meatzaritza proiektuarena.
Jendaurrean paratzen dira buztinak ateratzeko meatzaritza proiektuaren Ingurumen ukipenen azterlana eta lehengoratzeko plana, Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio arruntaren prozeduraren barrenean (Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean bildua), ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako (erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzkoa da errege dekretu hori).
Interesdun guztiek alegazioak egin ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, edo zerbitzu horretan agertuz (Tomás Caballero parkea, 1, 31005, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, 30 egun balioduneko epean (salbu larunbat, igande eta jaiegunak), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai, bai eta Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: www.gobiernoabierto.navarra.es - Parte hartzeko prozesuak.
Iruñean, 2017ko urriaren 9an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1711638