201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJON

Kontzesio administratiboaren jendaurreko aldia

Castejongo Udalak, 2017ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, eta Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 106.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, erabaki zuen jendaurrean edukitzea, hogeita hamar egun balioduneko epean, erregularizazioaren eta kontzesio administratiboaren espedientea, Castejongo baztergunearen eta interes orokorreko trenbide sarearen arteko loturarako trenbidearen adar batek eginen luken jabari publikoaren ezohiko erabilera Jerónimo Marco kalean eta Castejongo eskualdeko industrialdeko bide publikoan. Helburua da elementu gurpildunen ekoizpena ateratzea aipatu interes orokorreko trenbide sarera, Trenasa ekoizpen fabrikatik.

Epe horretan, espedientea eta lizitazio oinarriak interesdunen eskura egonen dira Castejongo Udalaren bulegoetan, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Castejonen, 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1711636