201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2018ko zerga-tasa.

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2017ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2018ko ekitaldirako onestea ondoko zerga-tasa hauek:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,181.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga: %0,181.

–Lurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %12.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,25 indizea.

–EIOZa: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Gasaren prezio publikoa: gehitutako erabiltzaileak: 1.426,15 euro gehi 2017ko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2017ko urriaren 6an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: L1711599