2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
2017ko Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea
Honen bitartez aditzera ematen zaie interesdunei, Landalurreko eta hirilurreko ondasunen gaineko 2017ko zerga borondatez ordaintzeko epea 2017ko urriaren 16an hasi eta 2017ko azaroaren 15ean bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Bargotako Udalaren kontuetan ordaindu ahalko dira, Nafarroako Rural Kutxan edo Caixabanken, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2017ko azaroaren 14an.
Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Bargotan, 2017ko urriaren 5ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1711588