2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Aurrekontuko 8/2017 aldaketa. Behin betiko onespena
Barañaingo Udalak, 2017ko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 8/2017 espedientea. Bertan, kreditu-gehigarriak onesten dira, zenbait gasturi aurre egiteko.
Iragarkia 2017ko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 12an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketak behin betiko onetsitzat jo dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:
8/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu-gehigarriak, diruzaintzako gerakinarekin finantzatuak
KODEA | IZENA | ZENBATEKOA (eurotan) |
61 34202 62200 | Jarduketak, Lagunak-eko kanpoaldean, erretegietan | 49.700,00 |
61 92006 62200 | Udaleko komunak berritzea, irisgarritasuna egokitzea | 4.840,00 |
GUZTIRA | 54.540,00 |
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Barañainen, 2017ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1711624