201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

UBLE 31A eta UBLE 31B unitateen birzatiketa.
Behin betiko onespena

Alkatetzaren 2017ko urriaren 4ko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen UBLE 31A eta UBLE 31B unitateen borondatezko birzatiketa eta bi unitateen aprobetxamenduaren %10 eskudirutan ordaintzeko hitzarmena, Industrias Alimentarias de Navarra SA (IAN) enpresak sustatua, Alesbesko Espeñuelas alderdian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuarekin bat.

Alesbesen, 2017ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Delia Linzoain Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1711623