2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
2/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Udalak 2017ko abuztuaren 31ko osoko bilkuran onetsi zuen aurrekontuko 2/2017 aldaketa, kreditu-gehigarriaren bidezkoa, eta 2017ko 178. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 14an. Jendaurreko epea iragan da, inork alegaziorik aurkeztu gabe. Horrenbestez, behin betiko onetsirik gelditu da.
2/2017 ALDAKETA AURREKONTUAN
Kreditu-gehigarria
GASTUAK:
1.3231.46220.–0-3 urtekoen ikastetxea: 800,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
1 87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 800,00 euro.
Utergan, 2017ko urriaren 6an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L1711578