201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Alkatetzaren dekretu batzuk aldatzea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2017ko urriaren 6an, honako xedapen hau eman zuen:

DAL 06-OCT-17 (1/GT).

Alberto Labarga Gutiérrez jauna udal honetako zinegotzi izateari uko egin dionez, ordezkatzen ez duten bitartean eta, ondorioz, alkatetza honek behar dena xedatzen ez duen bitartean, bidezkoa da ondotik ematen diren Alkatetzaren dekretuak eta ebazpenak egokitu eta aldatzea, Udalaren jardunak ohi bezala jarrai dezan. Horretarako, hau XEDATZEN DUT:

1. DAL 05-FEB-16 (2/GT) dekretuaren 1. puntua aldatzea, DAL 13-JUN-15 (2/SG) dekretuari dagokionez, udal honetako Tokiko Gobernu Batzarraren osaera ezartzeko, bertatik Alberto Labarga Gutiérrez jauna atereaz eta Armando Cuenca Pina jauna sartuz.

2. DAL 05-FEB-16 (2/GT) dekretuaren 2. puntua aldatzea, RAL-26-AGO-15 (1/AL) ebazpenari dagokionez. Honela:

–1. puntua.–b) letra: Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Herritarren Aferen Batzordeko eta Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoaren gobernu batzordeko kide, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–1. puntua.–d) letra: Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordeko kide, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–1. puntua.–e) letra: hutsik uztea Laura Berro Yoldi andrearen ordezkoa Gayarre Antzokia Udal Fundazioaren Patronatuko Batzarrean.

–2. puntua.–b) letra: Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Herritarren Aferen Batzordeko eta Iruñeko Udalaren Haur Eskolen erakunde autonomoaren gobernu batzordeko buruorde, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–2. puntua.–d) letra: Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Iradokizun eta Erreklamazioen Batzordeko buruorde, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

3. 3.–DAL 05-FEB-16 (2/GT) dekretuaren 3. puntua aldatzea, DAL 14-SEP-15 (1/AL) dekretuari dagokionez, Laura Berro Yoldi andrea Alde Zaharreko auzoko zinegotzi izendatzeko, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

4. DAL 05-FEB-16 (2/GT) dekretuaren 4. puntua aldatzea, DAL 15-SEP-15 (2/AL) dekretuaren 2. puntuko bigarren paragrafoari dagokionez, Laura Berro Yoldi andrea izendatzeko Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi delegatu, Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrari esleitutako eskumenak erabil ditzan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez. Etenda uzten da Alkatetzaren dekretu horren 3. puntua, aipatu zinegotzia alor horretako zinegotzi delegatuaren eginkizunetan aritzen den bitartean.

5. DAL 05-FEB-16 (2/GT) dekretuaren 5. puntua aldatzea, DAL 14-OCT-15 (1/GT) dekretuari dagokionez. Honela:

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Armando Cuenca Pina jaunaren ordezko Iruñeko Energia Agentziaren Aholku Kontseiluan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Udalaren ordezkari Gizarte Zerbitzuen Udal Kontseiluan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Udalaren ordezkari Adinekoendako Udal Kontseiluan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Alde Zaharreko Mahaiko buru, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Haurtzaroaren Udal Mahaiko buru, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez. Etenda uzten da aipatu mahaian ohiko ordezkari gisa izendatzea, horren buruaren eginkizunetan aritzen den bitartean.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Udalaren ordezkari Festetako Mahai Berezia deiturikoaren ondoko mahai hauetan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez: Mahai Orokorrean, Entzierroaren Mahaian eta Kultura Programazioaren Mahaian. Halaber, Kalearen Mahaiko buru izendatzea.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Udalaren ordezkari Agenda 21 Aholku Foroan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Udalaren ordezkari osasun kontseilu hauetan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez: Txantreako, Alde Zaharreko eta Iturramako osasun kontseiluetan.

–Laura Berro Yoldi andrea izendatzea Udalaren ordezkari eskola kontseilu hauetan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez: Hizkuntza Eskolan/Mendigoiti ikastetxean.

6. DAL 05-FEB-16 (2/GT) dekretuaren 6. puntua aldatzea, DAL 16-OCT-15 (2/GT) dekretuaren 1. puntuari dagokionez, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluan Alkatetza honi dagokion ordezkaritza Laura Berro Yoldi andrearen esku uzteko, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

7. DAL 05-FEB-16 (2/GT) dekretuaren 7. puntua aldatzea, DAL 30-OCT-15 (1/GT) dekretuari dagokionez, Laura Berro Yoldi andrea Udalaren ordezkari izendatzeko El Mirador Zahar-egoitzaren parte hartzeko kontseiluan eta El Vergel Zahar-egoitzan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

8. DAL 18-OCT-16 (1/GT) dekretua aldatzea, Laura Berro Yoldi andrea Udalaren ordezkari izendatzeko Beloso Alto SL Zahar-egoitzan, Alberto Labarga Gutiérrez jaunaren ordez.

9. Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1711618