2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
Balorazio txostenaren berrikuspena
Oizko Udalak, 2017eko urriaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Oizko udal mugapeko balorazio txostena berrikusteko proiektua.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarriarekin bat, balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurrean egoteko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Oizen, 2017ko urriaren 10ean.–Alkatea, Jaime Urroz Telletxea.
Iragarkiaren kodea: L1711720