201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Datu pertsonalen fitxategiak arautzea

Miranda Argako Udalak, 2017ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA, MIRANDA ARGAKO UDALEAN DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK ARAUTZEKOA

Ikusirik Navadat enpresaren 2017ko abuztuaren 18ko auditoretza-txostena, egoki ikusten duena datu pertsonaleko fitxategi batzuk sortzea eta udal honek dituen fitxategietako bat aldatzea.

Datuen babesari buruzko araudia betetzearren, datu pertsonalak tratatu baino lehen datu pertsonalen fitxategia onetsi behar da.

Bestalde, Udalak hatz-marka bidezko kontrola jarri du Udalaren igerilekuetan sartzeko. Beraz, datu hori kontuan hartu beharko da “Kirol instalazioak” fitxategian.

Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta ezabatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu behar dena.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan honako hauek zehaztu beharko dira:

–Fitxategiaren xedea eta eman nahi zaizkion erabilerak.

–Datu pertsonalen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.

–Datu pertsonalen lagapenak eta, halakorik bada, hirugarren herrialdeentzako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

–Segurtasun neurriak, zehaztuz nolakoak diren: oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo altukoak.

Fitxategiak ezabatzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Horrekin guztiarekin bat, Udalak honako hau erabaki du:

Lehenbizikoa.–Ondoko fitxategiak sortzea, ezaugarri eta egitura hauek dituztenak:

Teletramitazioa.

Xede eta erabilera aurreikusiak: Udalarekin harremanetan jartzea eta on line tramiteak egin ahalbidetzea web-orriaren bidez. Iradokizunak kudeatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte web-inprimakien bitartez.

Norbanako edo talde ukituak: web-orriaren erabiltzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, telefonoa, helbidea, sinadura.

Tratamendu sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: ez daude aurreikusita.

Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kontratuak.

Xede eta erabilera aurreikusiak: ondoko hauek kudeatzea, aplikatu beharreko legeriaren arabera: langileen kontratazioak eta zerbitzu-, obra-, hornidura- eta laguntza-kontratuen adjudikazioak.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanen dituzte, kontratua adjudikatzeko edo deialdi batean parte hartzeko aurkezten diren agiriekin batera.

Norbanako edo talde ukituak: enplegu deialdietan parte hartzen dutenak eta Udalak kontratuak adjudikatzeko sustatzen dituen lehiaketetan parte hartzen dutenak. Kontratistak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.

Ikasketei eta lanbideei buruzko datuak.

Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak.

Informazio komertzialari buruzko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Tratamendu sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: Udalaren web-orria/Gardentasunaren Atarian, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legearekin bat, eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian, Kontratu Publikoei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kontsumo zerbitzua.

Xede eta erabilera aurreikusiak: herriko biztanleentzako kontsumoari buruzko aholkularitza juridikoko zerbitzua kudeatzea.

Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, kontsulta egiteko edo auzia konpontzeko aurkezten diren agiriekin batera.

Norbanako eta talde ukituak: kontsumo zerbitzuaren erabiltzaileak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: NANa, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura.

Gizarte-inguruabarrei buruzko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

Informazio komertzialari buruzko datuak.

Ondasun eta zerbitzuetako transakzioen datuak.

Tratamendu sistema: mistoa.

Datuen komunikazioak: kontsumo arloan eskumenak dituzten organoei.

Organo arduraduna: Miranda Argako Udala.

Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Miranda Argako Udala.

Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.–“Kirol instalazioak” fitxategia aldatzea, “hatz-marka” identifikazio datu gisa sartzeko “Fitxategiaren egitura” atalean.

Hirugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatu fitxategien sorrera eta aldaketa xedatzea, eta Datuak babesteko Espainiako Bulegoaren behar den erregistroari jakinaraztea.

Miranda Argan, 2017ko urriaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1711570