201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa U.C.-11n
(3. poligonoa, 169., 167., 168., 166. eta 170. lurzatiak).
Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2017ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen legez eskatutako quoruma zuela:

“1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, San Gregorio karrikako 2an eta 4an, Los Fueros karrikako 7an eta 9an eta Diputación karrikako 12an dauden etxebizitzei eragiten diena, Lourdes San Miguel Rojo arkitektoak prestatua, 2017ko ekainaren 3ko datarekin, elkargoaren ikus-onespenik ez duena (Lodosako Udalean 1405 sarrera zenbakia du, 2017/07/04koa). San Gregorio karrikako 2 zenbakiko jabeen elkarteak sustatu du eta haren xedea da posible egitea igogailuak paratzea etxesail berekoak diren eta patio bera partekatzen duten bost atarietan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak 74.ari dagokionez dioenarekin bat.

2. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jartzen ahal da, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

3.–Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Lodosan, 2017ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1711620