201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Herri-lurretako larre lurzatien 2017ko
errenta borondatez ordaintzea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko urriaren 31n bukatuko dela epea, herri-lurretako larre lurzatien errentagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko.

Ordainketa banketxe hauen edozein bulegotan egin daiteke: La Caixa (ES04 2100 5078 29 2200023538) edo Rural Kutxa (ES24 3008 0194 4720 4675 8625) aldez aurretik ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iragandakoan, errekarguak eta legezko korrituak aplikatuko dira, eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak eginen dira.

Urriaren 31n ordainagiri helbideratuak zergadunek emandako kontuetan kargatuko dira.

Iratxetan (Leotz), 2017ko urriaren 3an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1711680