2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Herri-lurretako larreen aprobetxamendua onuradun berriei esleitzea, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez
Leozko Udalak, 2017ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea hastea Santsoaingo aziendarendako itxituraren herri-lurretako larreen aprobetxamendua onuradun berriei adjudikatzeko, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.
Interesa duen pertsona orok, Leozko Udaleko Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 17. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko ordenantzaren 45. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin eta eskatzen dituen aprobetxamenduen zerrendarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 199. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen).
Iratxetan (Leotz), 2017ko urriaren 9an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.
Iragarkiaren kodea: L1711633