2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZAGAONDOA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Itzagaondoko Udalak, 2017ko irailaren 26an egin bilkuran, honako hau
ERABAKI ZUEN:
Lehendabizikoa.–Hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Bigarrena.–2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udaleko Idazkaritzan eta iragarki oholean hamabost egun balioduneko epean, aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, herritarrek eta interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik inork bakarrik ere aurkeztu gabe, aurrekontua behin betiko onetsiko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, diru-sarrerak eta gastuak kapituluka banaturik.
Ardatzen, 2017ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.
Iragarkiaren kodea: L1711587