201. ALDIZKARIA - 2017ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

2017ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.
Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2017ko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera baten onetsi zuen 2017ko aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Lizarran, 2017ko urriaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1711579