1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
236E/2017 EBAZPENA, irailaren 19koa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, hein batean onartzen duena eskatutako aldaketa Cintruenigoko udal-mugartean hondakinak kudeatzen dituen instalazio baten Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan. Jardueraren titularra Servicios Ecológicos Navarra SL da.
Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 3ko 1327/2010 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 9ko 45E/2015 Ebazpenaren bidez aldatua.
Titularrak Ingurumen baimen integratuaren baldintzak aldatzeko eskatu du 2017ko urtarrilaren 10ean, urtarrilaren 13an eta martxoaren 8an, beste hondakin mota batzuk gehitzeko Ingurumen baimen integratuaren III. eranskineko kudeatzeko hondakinen zerrendari.
Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak berrikusi du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:
LER KODEA | DESKRIBAPENA | BALORAZIOA |
08 02 01 | Estaldurako hondar xehea | Onartzen da kudeatzeko hondakinen zerrendan sartzea, baina ez da hartuko hauts-itxurako materialik |
12 01 99 | Beste kategoria batean zehaztuta ez dauden hondakinak | Ez da bidezko horiek sartzea, ez baitira zehaztu kudeatu nahi diren hondakinak |
16 01 06 | Bizitza baliagarriaren bukaeran egonik, likido edo beste osagai arriskutsurik ez duten ibilgailuak | Onartzen da kudeatzeko hondakinen zerrendan sartzea, betiere aipatu hondakinaren zatikatzeak betetzen badu bizitza baliagarriaren bukaeran dauden ibilgailuei buruzko urtarrilaren 20ko 20/2017 Errege Dekretua |
20 01 39 | Plastikoa | Onartzen da kudeatzeko hondakinen zerrendan sartzea, betiere akordioa/kontratua/hitzarmena sinatzen bada mota horretako hondakinetan eskumenak dituen toki entitatearekin/udalarekin, etxeetan sortutako hondakina baita |
20 01 40 | Metalak | Hondakin mota hori sartuta dago jada kudeatzeko baimenean, txatarraren aurretratamenduan alegia (R12) |
Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz Ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko emisio mailarekin eta gainerako betebeharrekin, bai eta eskura dauden teknikarik onenak aplikatzeko irizpidearekin ere.
Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.
Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urriaren 4an emandako 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–Hein batean onartzea eskatutako aldaketa Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzetan, Cintruenigoko udal-mugartean Servicios Ecológicos Navarra SLk titular gisa duen hondakinak kudeatzeko instalazioari dagozkionak. Hortaz, instalazioek eta jarduerak bete beharko dituzte Ingurumen baimen integratuaren administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinetan adierazitako baldintzak ere.
Bigarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. tituluan jasotakoak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Servicios Ecológicos Navarra SLri eta Cintruenigoko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko irailaren 19an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.
Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/
Iragarkiaren kodea: F1710980